Klima-aldaketa jadanik ez da hippy eta alarmisten kontu bat, etorkizuneko belaunaldien bizitzak mehatxatzen dituen errealitatea baizik. Klima-aldaketaren eragina murrizteko nork bere harri-koskorra jartzeko erronka jartzen diguten #Challenge asko biral bihurtzen dira sare sozialetan.

Gizartearen gehiengoak azken urte hauetan hartu du naturaren oreka mehatxatzen duten arriskuen gaineko kontzientzia, baina komunitate zientifikoak duela asko ohartarazi gintuen eraiki dugun gizarte kontsumistaren noraez suntsitzaileaz, eta dakigunez, natur baliabiderik gabe, gure existentzia bera jartzen da arriskuan. Gure ohiturak aldatzeko beharraz oharturik, UNESCOk Gizaki eta Biosfera Programa (MAB, ingelesezko siglengatik) jarri zuen martxan 70eko hamarkadan. Hainbat gobernu partaide dituen programa bat da, eta, izenak adierazten duen moduan, pertsonen eta ingurumenaren arteko harremanak hobetzea du helburu. Programak ikuspegi berri bat proposatzen du: naturaren kontserbazioa da helburu nagusia, baina pertsonen ongizatea ahantzi gabe. UNESCOk leku ezin hobeak aurkitu zituen esperimentu hau proban jartzeko. Badakizue zein? Hori da, Reservas de la Biosfera.

Hau da Gizaki eta Biosfera programaren ikuspegia: etorkizunaz eta planetarekin duten elkarreraginaz kontziente izango diren eta biosferarekin harmonian egongo diren gizarte oparoak eraikitzeko modu kolektiboan eta erantzukizunez jokatzeko gai izango diren pertsonez osatutako mundu bat eraikitzea. Programak ezagutza zientifikoak erabiltzea proposatzen du ingurumena hobeto ulertzeko eta zientzialarien konpromiso handiagoa lortzeko, eta, hala, biodibertsitate biologikoa eta natur baliabideak erabiltzeko modu arrazionalagoak bilatzeko.

Zer lortu nahi da zehazki programa honen bidez?

Bereziki azpimarragarriak dira martxan jarri diren proiektu pilotuak. Horien bidez, biodibertsitatea mantendu eta zaintzeko erantzukizunaren eta sozialki eta ekonomikoki bizi-kalitate ona izateko baliabideak erabiltzeko dugun beharraren arteko oreka bilatzen da.

 

Eta nola funtzionatzen du?

Herrialde eta diziplina askoren artean partekatutako programekin gertatzen den moduan, korapilatsu xamarra da funtzionamendua ulertzea (guri behintzat hala iruditu zaigu).

MaB programaren idazkaritza (“ama”) UNESCOk Parisen duen egoitzan dago. Programaren gobernu-organoa, berriz, Nazioarteko Koordinazio Kontseilua da, eta UNESCOren barruko hogeita hamalau herrialdek osatzen dute. Kontseiluko kideen erdiak bi urtean behin berritzen dira, UNESCOren biltzar nagusian.

Hortaz, programa deszentralizatua da, hau da, parte hartzen duen herrialde bakoitza txandaka arduratzen da programaren gobernuaz. Bakoitzak batzorde nazional edo MaB batzorde bat antolatu behar du, programaren barruan aurrera ematen diren ekintzen aholkularitzaz, koordinazioaz eta kudeaketaz arduratzeko. Bestalde, Parke Nazionalen Organismo Autonomoa arduratzen da UNESCOren MaB programaren koordinazioaz. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren mendeko organismoa da.

Laburbilduz, bazter guztietan aplikatu beharko litzatekeen programa bat da, guztiontzat −gizakiarentzat eta naturarentzat− onargarria izango den bizi-eredu bat lortzeko. Ez dezatela esan elkar ulertzeko gai ez garenik!

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *