Biosferaren Erreserba

 

Biosferaren Erreserba ezagutu nahi? eta zehazki, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bereizgarritasunak? Urdaibaiko toki ezagunenak baino zerbait gehiago deskubritu nahi dutenentzako gune berri hau sortu dugu, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Zerbitzu Teknikoaren laguntzarekin.  eta, horrela, UNESCOk sortutako esperimentazio-gune horien sekreturik ezkutukoenak ezagutuko ditugu denon artean. 

BIOSFERAREN ERRESERBAK

natura eta gizakiaren arteko oreka

MaB PROGRAMA 

Pertsonen eta ingurumenaren arteko harremanak hobetu nahi dituen programa zientifikoa.

URDAIBAI 

Euskadiko Biosfera Erreserba

Zenbat dakizu biosfera-erreserben inguruan?

Animatu zaitez gure quizz batzuk egitera

Biosfera Erreserbari buruzko ohiko galderak

Imagen destacada de Preguntas Frecuentes

Nola sortu ziren Biosfera Erreserbak?

Biosfera Erreserben jatorria 1968an kokatzen da, UNESCOk “Biosferaren Konferentzia” antolatu zuenean, natur baliabideen kontserbazioa eta erabileraren berradiskidetzearen gaia aztertzeko. Horren ostean, 1970 martxan jarri ziren eta “Gizakiari eta Biosferari buruzko programa” sortu zuten. Emandako lehen pausoa, Munduko sare bat sortzea izan zen, Planeta osoko ekosistema adierazgarriekin, toki hauek Biosfera Erreserbak izendatuz.

Nola izendatzen da Biosferare Erreserba bat?

Biosferaren Erreserba baten izendapenaz UNESCO-ko MaB programa arduratzen da (laster honi buruz hitz egingo dizuegu, ez zaitezte zazpikiak izan! Baina estatu edo eskualde batek erreserba bihurtzeko interesa izanez gero, eskaera Mab Programako Nazioarteko Koordinazio Kontseiluari egin behar dio.

Nork kudeatzen ditu Biosferaren Erreserbak?

Behin eskualde bat Biosferaren Erreserba izendatua izan, bere estatu edo gobernuak erreserba izendatzera eraman zituztez aparteko ezaugarri guztiak betetzea eta mantentzearen konpromisua hartzen du. Izan ere, ezin dira etxeko-lanak beste egun baterako utzi, 10 urtero behin (bai, badakigu asko dela, baina horrelako gaietan ez da hain luze izaten) kudeaketa eta mantenua berrikusten dira.

Laguntzailea: