Berri onak! Elkarlana izango da protagonista azaroaren 13an, 14an eta 15ean, Urdaibai Biosfera Erreserban, zehazki, Ekoetxea Urdaibain.

Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak, UPV/EHUren UNESCO Katedrarekin lankidetzan, eta UPV/EHUren Udako Ikastaroen bidez, kudeaketaren beharrei aurre egiteko asmoz partaidetza-prozesu bat hasi du datozen 10 urteetako ikerketa-ildoak ezartzeko. Hau da, zientzialari eta kudeatzaileek tarte bat aurkitu dute zientziak lurralde baten gobernua hobetzeko egin dezakeen ekarpenari buruz hitz egiteko.

Kongresua aspaldi sortu zen eta dagoeneko jasota zegoen Urdaibaiko IGHP (PICE gaztelaniaz) plana izenez ezagunagoa den Urdaibai Biosfera Erreserbako Garapen Iraunkorraren Arloko Interpretazio, Ikerketa, Gaikuntza eta Hezkuntza Planean. Zehazki, ikerketa-programan honako helburu hauek ezartzen dira:

 

Beraz, batetik, IGHPak ezarritako helburuak lortu nahi dira, eta bestetik, herritarren ongizatea eta garapen iraunkorraren eta naturaren kontserbazioaren arteko bateragarritasuna bermatu nahi dira. Ez dezagun ahaztu Biosferaren Erreserbak garapen jasangarrirako ikaskuntza- eta saiakuntza-lekuak direla, eta leku horietan, denetan ideala izango litzatekeen arren, garatu behar dira horrelako ekimenak.

Biltzarra nola egingo den aztertzen hasi aurretik, esteka bat utziko dizuegu, EHUko Udako Ikastaroen webgunean izena eman dezazuen.

Esan bezala, kongresua asteazkenean hasiko da, azaroaren 13an, eta 15ean amaitu. Hiru jardunaldiek Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lortzea izango dute ardatz nagusi, eta ponentziak 4 saiotan banatuko dira: planeta, Gizartea, Onura eta azkenik, Aliantzak eta Hezkuntza. Saio bakoitzaren aurretik, hizlari ospetsuek osatuko duten eztabaida-mahai bat egongo da:

 

Eztabaida-mahaien ondoren, 4 saioetako bakoitzean, gaian adituak direnek GIHekin lotutako alderdiei buruz duten ikuspegia azalduko dute. Hemen kongresua nola garatuko den ikusi ahal izango duzue.

Amaitzeko, ostiralean, bai kudeatzaileekin eta bai zientzialariekin egin diren parte-hartze prozesuei buruzko ondorioak azaltzeaz gain,FMK MEDIAk  ekoiztutako “Urdaibai: oreka bizian” dokumentala emango da. Dokumentala hausnarketa-prozesu baten emaitza da; bertan, autokudeaketaren bidez gazteen parte-hartzea sustatzen duten ekimen horietako batzuk jasotzen dira (Arkibai, Astra, Lekuek edo Iparragirre); tokiko eta sasoiko elikagaiak kontsumitzen dituzten eskola-jantokiak batera kudeatzeko eredu bat planteatzen da (Jangurie); eta natura errespetatzen duen tokiko espezieak dituzten baso emankorren eredu berri bat planteatzen da (Kolore Guztietako Basoak)

Kongresuko azken egunenan ez da ikertzile eta kudeatzaileen arteko lankidetza hori amaituko; izan ere, kongresuaren emaitzak jaso ondoren, lantaldeak lanean jarraitu beharko du gizarteak beharrezkotzat jotzen dituen ikerketa-ildoak zein izango diren ezartzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *