Zer esan genezake guk Urdaibari buruz, (Euskadiko Biosfera Erreserba bakarra), natura- eta kultura-gune bakarra izateaz gain? Beste ekosistema batzuetan ikusteko zailak diren espezieen bizileku diren padurak, mendeetan zehar nortasun ukigabea duten arrantza-herriak, edertasun handiko hondartzak, ermitak, haitzak, sokak eta begiratoki naturalak. 

Hain zuzen ere, leku honekiko dugun errotze eta loturagatik kezkatzen gaitu, eta asko, klima-aldaketak bertako ekosistema eta herrietan nola eragingo duen. Izan ere, ez dezagun geure burua engainatu, larrialdi klimatiko batean gaude eta, bai ala bai, horrek ondorioak izango ditu; beraz, hobe dugu nolakoa izango den eta hori arintzeko zer egin dezakegun jakitea. Animatzen zara?

Urdaibai Biosfera Erreserban klima-irtenbideak sortuz

Urdaibai biodibertsitatean aberatsa den ingurunea da, bilakaera klimatikoa eta ekologikoa hainbat ikuspegitatik aztertzeko eta iraunkortasuna sustatzeko aukera ematen duena. Testuinguru horretan, Bermeo Tuna World Capital Elkarteak, Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuarekin batera, eta Bermeoko Udalarekin eta Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunarekin (IUCN) lankidetzan, UPV/EHUko Udako Ikastaroen programaren barruan.  Ikastaroaren helburua, klima-aldaketaren problematika eta haren ondorioak ezagutarazteaz gain, ahaleginak batzea eta hainbat organismo eta erakundek Urdaibaiko erreserbarako konponbideak bilatzeko garatutako baterako lana bideratzea da. 

Bizitzen ari garen egoera dela eta, ikastaroa formatu digitalean egingo da ekainaren 25ean eta 26an.

 

Interesatzen zait!

Primeran! Baina azkar ibili, izena emateko epea ekainaren 21ean amaituko baita. Klikatu hemen UPV/EHUko Udako Ikastaroen web orrira sartzeko. Bertaratzeko baldintza bakarra 18 urtetik gorakoa izatea da. Ikasleek %15eko hobaria izango dute izena emateko kuotan.

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *