Seguraski kontzeptu hau askotan entzun duzuela, gehien bat Urdaibai inguruan bizi zaretenok. Baina zer da, zehazki, Biosferaren Erreserba bat? Esan dezakegu “garapen jasangarrirako ikaste eta entsegu tokiak direla”. Eboluzio soziala, ekologikoa eta ekonomikoa ulertzen saiatzeko ikuspegi desberdinak probatzen diren  tokiak bezala imajinatzen ditugu. Hau da, gizarte-adostasuna sustatzeko bizimodu iraunkorra lortzeko eremuak; munduko arazoei lekuko irtenbideak eskaintzeko eta lekukotik mundura antolaketa-modu egokiak esportatzeko.

Biosfera Erreserben datu teknikoak

Biosferaren Erreserbak,  UNESCOK bultzatutako “Gizakia eta Biosfera” (MaB) nazioarteko programak aintzat hartzen duten itsas zein lur ekosistemak dira. Aurrerago aurkeztuko dizuegun programa honek, gizakia eta ingurugiroaren arteko erlazio orekatua erakutsi eta bideratzeko sortu zen.

Biosferako Erreserba baten barruan, elkarren artean erlazionatuta dauden hiru gune aurkitu ditzakegu, funtzio osagarriak betetzen dituztenak:

Gune-eremua:

Gizakiak ia aldatu ez dituen lurraldeko ekosistemak barne hartzen dituen eremuak dira, hau da, erreserbetako lekurik baliotsu eta babestuenak. Biosferaren Erreserba batek lege bidez sortutako Gune-eremu bat baino gehiago izan dezake, non ikerketa eta inpaktu txikiko jarduerak burutzeko aukera ematen duen. Adibidez Urdaibaien, lau Gune-eremu desberdindu ditzakegu, itsasadarra, kostaldea, artadi kantauriarra eta arkeologia-intereseko eremuak.

Babes-eremua:

Gunearen inguruan aurkitzen den eremua da, eta bertan egin daitezkeen giza jarduerak kontrolpean daude. Hau da, Gune-eremuak inpaktu kaltegarririk ez jasatea  da Babes-eremuaren helburua. Hemen, turismo ekologikoa, oinarrizko ikerketa eta aisialdirako zein hezkuntza-jarduerak burutu daitezke.

Trantsizio-eremua:

Normalean, eremu honek gainerakoak inguratzen ditu eta giza garapenarekin zerikusia duten funtzioak egiteko erabiltzen da. Eremu honetan, bertako errekurtsoen jasangarritasuna errespetatzen duten aktibitate ugari egin daitezke.

Zeintzuk dira Biosferaren Erreserba bateko funtzioak?

Eta azalpen honen ostean, agian, galdera bat bururatzen zaizue: “ondo dago, baina, zer egiten du zehazki Biosferaren Erreserba batek? Zonifikazio sistemaren antolakuntzaz gain,  oinarrizko hiru funtzio bete behar ditu:

Kontserbazio funtzioa

Aniztasun biologikoa, baliabide genetikoak eta ekosistemak mantentzeko helburua. Hau da, erreserba batek aniztasun, naturaltasun eta eraginkortasun irizpideen arabera hautatutako unitate biogeografikoa, ekosistema bateko eredu nahikoa handia eduki behar du kontserbazio unitate bezala.

Garapen funtzioa

Kulturalki eta ekologikoki euskarria den giza garapena eta garapen ekonomikoa sustatzeko asmoz.

Funtzio logistikoa 

Herri, eskualde, nazio eta maila orokorreko kontserbazio eta garapen jasangarriari buruzko ikerketa zientifikoa, jarraipena, formakuntza eta hezkuntza sustatu behar ditu.

Beraz, toki bat Biosferaren Erreserba gisa izendatzeko, honako baldintza hauek bete behar ditu:

 

Horregatik maite ditugu horrenbeste Biosfera Erreserbak, eta oso harro sentitzen gara, baita beraien arrakastaren arduradunak ere; esperimentaziorako espazioak bezala ulertzen ditugu non pertsona guztien artean, gutxika-gutxika bada ere, eta adostasuna oinarritzat harturik, formula egokiena deskubritzeko aukera, gizakiak naturarekin harmonia bizi gaitezen.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *