[vc_row css_animation=”” row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” angled_section=”no” text_align=”left” background_image_as_pattern=”without_pattern”][vc_column][vc_column_text]Gazteria etorkizuna gara eta klima aldaketak kaltetutako lur batean etorkizun duina izateko erronka handiei egin behar diegu aurre; bai edo bai jasango dugun oinordea.  Baina alde egin daigun diskurtso pesimista honetatik (esfortzu handiaz, esan beharra dago) eta UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzarekin, eskaintzen duten bi beketan jarri daigun arreta. Eta esperientzi personal bezala kontatuko dizuegu, izan ere, Nerea beka honen lehen ediziorako autatua izan bai zen.

Beraz, garapen iraunkorraren aldeko kezka baduzu eta konkretuki, Biosfera Erreserben mundu zoragarria ezagutzeko gogoa (kasu honetan Urdaibaikoan) adi egon datorrenarekin, dirua ikusiko duzuelako!

Lehenik, kondizioak aurkeztuko dizkizuegu, UNESCO Etxea-ko web gunetik ateratakoak, eta gero kuxkuxueta dezakezue gure esperientzia:

Esan bezala, Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko, ordaindutako bi formakuntza beka dira:

 

Zereginak ondorengoak izango dira

[/vc_column_text][vc_empty_space][/vc_column][/vc_row][vc_row css_animation=”” row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” angled_section=”no” text_align=”left” background_image_as_pattern=”without_pattern”][vc_column width=”1/2″][vc_empty_space][vc_single_image image=”22480″ img_size=”large” qode_css_animation=””][vc_empty_space][vc_empty_space][/vc_column][vc_column width=”1/2″][vc_column_text]

Hautaketa-irizpideak

 

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row css_animation=”” row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” angled_section=”no” text_align=”left” background_image_as_pattern=”without_pattern”][vc_column][vc_column_text]Eta hautaketaren elkarrizketara prestatuago joateko, UNESCO Etxeak honako informazio hau berrikustea gomendatzen du:

[/vc_column_text][vc_empty_space][vc_column_text]Beraz, animatzen bazara, Apirilak 13ra arte duzu epea zure hautagaitza Nekane Viotari bidaltzeko, n.viota@unescoetxea.org helbide elektronikora, gaian “Urdaibai Beka” jarriz. Eta zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan Nekane Viotarekin n.viota@unescoetxea.orghelbidera idatziz.  [/vc_column_text][/vc_column][vc_column][vc_empty_space][vc_column_text]

Nerearen esperientzia

Nire ibilbidea profesionalarentzako inflexio puntua izan zen arrazoi askorengatik. Hilabete batzuk generamatzan blog honetan lanean, eta bekak Urdaibai Biosfera Erreserba sakonago ezagutzeko aukera eman zidan; ondarearen aldetik zein Urdaibai Biosfera Erreserbaren (UBE) kudeaketa nola funtzionatzen duen ulertzeko.

Gure kasuan, bekak 4 hilabete iraun zuen (pluralean nabil, Unai Urkidi izan zelako nire “klasekidea”). Bekaren lehen bi asteetan hainbat dokumentu irakurri ondoren (UNESCOri buruz, Biosfera Erreserbak, Grapen Jasangarrirako Helburuak, MaB programa…) irailak 18an Italiako Po Delta Biosfera Erreserbara bidaiatu genuen, lehen aldiz antolatu zen nazioarteko MaB Youth Forum-ean parte hartzeko. Bertara, 85 herrialdetik, 142 Biosfera Erreserbetako 282 ordezkarirekin astebeteko lana partekatu genuen, gazteentzako Akzio Plan bat argitaratzeko helburuarekin.

Hauek izan ziren landutako gaiak:   

  1. Biosferaren erreserbetako bizitzari gazteek egiten dioten ekarpena.
  2. Biosferaren erreserben garapen jasangarriari buruzko ikerketak eta ikasketak.
  3. Etorkizun jasangarria biosferaren erreserbetako gazteentzat.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen uzten dizuegu bertatik atera zen Azken Aitorpenaren dokumenturi esteka.

Eta Urdaibaiera bueltatu ginen bezain laster, Biosfera Erreserbako zerbitzu teknikoko bulegoetan finkatuta geundela, gure lanarekin buru belarri hasi ginen. Nire kasuan, UBE-ko zerbitzu teknikoak Urdaibaien sortutako 10 Ibilbide txikien inguruko dibulgazio-fitxak lantzen aritu nintzen, bertan aurkitzen den ondarea balioan jarriz.

Bestaldea, Unaiek eta nik jardunaldi bi antolatu genituen, lehenengoa Bermeon eta bigarrena Gernikan, Urdaibaiko gazteek, Biosfera Erreserbari buruz duten iritzia jasotzeko eta topaketa horietatik sor daitezkeen edozein iradokizun jasotzeko helburuarekin.

 

Ikeren esperientzia

Bekaren 2. edizioaren esperientziari buruz, Iker Montes Bageneta, 28 urteko Kimikariak hitz egingo dizue. (Eskerrik asko Iker!)

“Jasotako prestakuntza nahikoa izan da lana burutzeko eta hasieran nituen nahiak eta interesak luzez asetu ditu bekak. Ikasitakoa etorkizun hurbilean aplikatu ahal izan dut, bai UNESCO-etxeak egindako ikastaroei bai Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Zerbitzuan jasotako ikasketei esker. Tutore nahiz langileak uneoro behar izan dudan laguntza eskaini didate, nituen zalantzak argitu dizkidate eta tutoretza zuzena izan da egonaldi osoan zehar. Onerako zein txarrerako hasieran nuen Urdaibaiko pertzepzioa aldatu egin da. Batez ere Zerbitzuan egiten den lanaz eta “Patronatuaz” nuen iritzia aldatu dut. Instituzio opako eta itxia zelakoan nengoen, baina hori egia ez dela baieztatu ahal izan dut Bulego Teknikoan lan egiten egon naizen hilabete hauetan zehar. Ekarpenak egiteko aukera dago eta Lankidetza Kontseiluaren bitartez parte hartze zuzena eman daiteke. Hori dela eta, gazte ikuspuntutik, beharrezkoa da gazteak ordezkatzen dituen elkarteren bat bertan izatea. Erreserban gure etorkizuna eraiki nahi badugu, beharrezkoa da gure ahotsa eta erabaki ahalmena bertan izatea”

Beraz, zuen asmoa Biosferaren Erreserban lan egitea bada, bialdu itzazue zuen hautagaitza apirilak 13ra arte! [/vc_column_text][vc_empty_space][/vc_column][/vc_row]

Una respuesta

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *